Ludotekak jolaserako hezkuntza-espazioak dira, eta horietan, haurrei eta Etxebarriko familiei espazio zabala eta segurua eskaintzen diegu, jolaserako pentsatua eta diseinatua, jolas eta jostailu askorekin, askatasunez erabiltzeko.

Beste haur batzuekin jolasten ematen dugu denbora, eta zuzendutako hainbat jarduera ere proposatzen ditugu.

Ludoteketan, euskara ohiko hizkuntza gisa erabiltzen dugu, eta erabilera normalizatu egiten dugu eskola eremutik kanpo.

Hori guztia beti hezkuntzaren ikuspegitik, aisialdiko hezkuntzaren metodologia erabiliz.

Norentzat: 5 eta 10 urte bitarteko Etxebarriko haurrentzat (HHko 5 urteko gela LHko 4. mailara arte)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17: 00etatik 19: 00etara (irailetik maiatzera)

KONTAKTUA

Kultur Etxea. k/ Andaluzia, 3. tel. 94 655 69 87

Metakal. k/ Metakal, z.g. tel. 659 500 463

SAREAK

@etxebarrikoludotekak (Instagram)

Etxebarriko Ludotekak Etxebarri (Facebook)

euEuskara
es_ESEspañol euEuskara