| Zer dira kanpamenduak? | ![]() |
Udan Kukuaren Taldeak eta San Antonio Gaztedia elkarteek antolatzen dituzte euren kanpamentuak. Kukuaren elkarteak 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat eta San Antonio Gaztediak, berriz, 15 urtetik gorakoentzat. Kukuaren elkartearen kanpamentuan aisialdiko bizitzaz gozatu ahal izango duzu, zeure eraikuntzak egin, errekan bainua hartu, zure adiskideekin eta begiraleekin lagunduta abentura ederra eduki, irteerak egin, animaliak ikusi, natura bizi, kanpamenduaren suan atsedena hartu eta zure adiskideekin batera atsedena hartu kanpadenda barruan, biharamuneko goizean jaiki ekintzez beteriko egunak izateko zure udalekuko lagunekin batera. San Antonio Gaztediaren kanpamentuan kanpamentu ibiltari ederraz gozatu dezakezu mendian ibilita, egunero erreka desberdinean bainua hartzen, toki diferente batean kanpatzen, zure adiskideen laguntzaz gozatzen, zeure janaria prestatzen, kanpamenduko sua, ura bilatzen edo lehen ezagutu ez diren herrietatik igaroaz, eta jende berria ezagutzen. San Antonio Gaztediak 18 urtetik gorako neska-mutilentzako laneko udalekuak ere antolatzen ditu. Beste pertsona batzuek jaso zaitzaketen tokia aukeratu, ume gaixoak, ibiltariak edo etorkinak bezalako pertsonentzako zerbitzu lana eginez laguntzeko gai izatearen poztasuna gozatuz haiekin batera. Adiskideekin batera besteentzat erabilgarria den zerbait egitearen ondoriozko poztasunak aparteko esperientzia sorrarazten du. |
|