Zer da Mugarri Gazte Etxea? harribidemugarri
   

Mugarri Gazte Etxea, Etxebarriko gazteriari zuzendutako proiektua da.

San Antonio auzoan dago kokatua, helduen begirada gogaikarrietatik behar bestean urrunduta. Arratsaldero zabaltzen ditu ateak,  eta hiru azpiprograma dauzka: Gazte informazio bulegoa, elkarteen hotela, eta Gaztegunea.

Gazte informazio bulegoan, zure bizitzaren edozein alderdiri buruzko argibide oro topatzeko aukera duzu: aisialdia, bidaiak, ikasketak, enplegua, sexualitatea, etxebizitza, arazo familiarrak, aholkularitza afektiboa, medikua, etab...

Elkarteen Hotelean zeure elkartearentzako aholkularitza edo udalerriko beste elkarteetan lan egiten duten lankideentzat erakunde berria osatzeko argibideak jaso ditzakezu. Zerbitzuak honako hauek dira: idazkaritza, ordenadorea, telefonoak, enkarguak, eta zure elkartearen oinarrizko gauzak gordetzeko esparrua.

Gaztegunean, berriz, honako zerbitzu hauek dituzu: ikasgela, irakurgela, entsegu musikalen gela, batzargela eta bilgunea, egongela, telebista, filmea, edo bideoa ikusteko aukera.... Gaztegunetik tailerrak, topaguneak, irteerak, eta bestelako ekintzak antolatzen dira 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Mugarri edozertarako erreferentzia gunea izan daiteke: adiskideak, informazioa, bakarrik edo taldean ikasi, lanak egin, aholkularitza, arratsaldea bertan eman, txatean ibili, filmea ikusi, entseatu, tailerrean edo ikastaro batean izena eman, edo zure zaletasunak praktikatzeko lokala erabili....

Informazioa gehiago nahi baduzu Mugarriko web orria, www.mugarri.net, bisitatu.

C/ Acceso a la iglesia, 2 48450 Etxebarri (Bizkaia)
Tlf. 944 261 861 | 688 881 338 | Fax 944 261 861

Hasiera | Xedea | Kukuaren taldeak | San Antonio Gaztedia | EDE Fundazioa | Ludotekak | Eguneko udalekuak | Kanpamenduak | Eskola-laguntza | Gurasoen bilguneak | Materialak | Zer da Tarrasta Gazte Gunea? | Kontaktatu gurekin | Castellano