Bar del poli

BAR del Poli Harribide Fundazioak kudeatzen duen proiektu sozial bat da, Etxebarriko tokiko kolektiboekin, hala nola, kirol klubekin, elkarteekin eta beste talde komunitario batzuekin laneratzea eta loturak indartzea helburu duena.

Bi bokazio argi ditu: alde batetik, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegu- eta prestakuntza-aukera errealak sortzea; eta, bestetik, komunitate osoarentzako topagune hurbil, abegitsu eta irekia eskaintzea.

Proiektu honek soziala eta komunitarioa lotu nahi ditu. Horregatik, janaria eta edaria zerbitzatzeko ez ezik, espazio bizia, atsegina eta zerbitzu publikorako bokazioa duena ere bada, non egunez egun harreman-sare bat ehuntzen den.

Lehen momentutik, tabernak herriaren zerbitzura egon nahi izan du, herriko kirol talde, herriko elkarte eta bestelako kolektiboekin elkarlana erraztuz.

Bere funtzio sozial eta komunitarioaz gain, Bar del Poli hezkuntza eta ahalduntze tresna da. Bertan lan egiten duten pertsonek ez dute soilik esperientzia profesionala lortzen ostalaritzan, baizik eta beraien autonomia eta lan integraziorako funtsezko gaitasunak ere lortzen dituzte.

Azken finean, duintasunaren, inklusioaren eta parte-hartzearen alde egiten duen ekimena da, eta Etxebarri leku justuagoa, gizatiarragoa eta kohesionatuagoa egiten laguntzen duena.

Kontaktua

INFO

Gure ordutegiek aldaketak jasan ditzakete zenbait egoeratan. Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu lasai.

Gure ordutegiak hurrengoak dira:

Astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
Ostiral eta larunbatean: 09:00-24:00
Igandea: 09:00-22:00

Ganguren mendi kalea, Kukullaga, 48450 Etxebarri, Bizkaia

Etxebarriko kiroldegiaren ondoan